XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

; (...) tenore honetarako kanpoan egon banintz, jadanik bustia nindukek, osoki, zapatak hantuak, atorra umia, brrr....

Pentsatzean ere hotza sartzen zaidak; onak baditik barnean izateak, halere, ez balitz horrelako leherdura izugarri hauxe!.

Medikua jinen deneko behar diat gela hau apur bat arrinjatu; zerbaitetan bederen denbora iragan dezadan, neure gogoaren zigortzen jarraitu gabe ohe maltzur honetan; gauza bakoitza bere lekuan, hori hori segurtzaile; hainbat egin baneza neure buruaz! Beste zerbaiti pentsa baneza, haur bat nauk, badakiat ez dela posible itzultzea.

Etxean zer egin? Aitamen bizkar; eta Marie-France ez lezakek konpreni!.

Koines, zer emanen nuke zenbat hilabete zaharrago izateko: negu ustel hau pasaturik.